Erandio Busa
Herritarren eskariari erantzunez jarri genuen martxan, 2009ko ekainaren 1ean, herri barruko autobus zerbitzua, Erandioko auzunerik aldenduenak herri gune nagusiekin lotzeko, eta, ordutik hona, aurreikuspenik baikorrenak ere gaindituz joan gara urtetik urtera. 
Erandioko Udalean argi ikusi dugu zerbitzua zein garrantzitsua eta zein beharrezkoa den, kostua handia bada ere. Eta erabiltzaileekin hartutako konpromisoak indarrean jarraitzen du, jakin dakigulako zer onura ekarri duen zerbitzu horrek: bi autobus linea horiekin amaitu egin da baserri inguruko jendea gune nagusietatik aldenduta egotea. Orain, erosketak egiteko, udaletxera, osasun zentroetara, zein metro geltokietara joateko ez da beharrezkoa autoa erabiltzea.
Zerbitzuak benetan demandarik izango ote zuen hasierako zalantza erabat desagertu da; erabiltzaileek erantzun oso ona eman diote zerbitzuari, egindako ahaleginaren parekoa, eta, gaur egun, herri barruko bus zerbitzua gure eguneroko paisaian txertatua daukagu.
Erandioko Udala
Agurra
Bezeroaren Telefonoa
901 101 366